XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALDIZKARIAK

Eleria legelarien euskarazko hedabideak karrikan du jadanik bere 0 zenbakia

Seihilabetekari honen zioa zuzenbidea euskaraz bizi duen juristari zerbitzu bat eskaintzea da, orain arteko aldizkari juridikoek euskararekiko zuten hutsunea betez.

Inoiz ez da aldizkari juridikorik euskaraz izan eta, hori dela kausa eta ikerketa juridikoa euskaraz bideratzeko aukera ahalbidetzen duen neurrian, aitzinapauso handitzat du argitalpen hau Eusko Ikaskuntzak, hain zuzen ere, sortzaile izan duen elkarteak.

Batez ere, hizkuntzaren normalkuntzaren ikuspegitik.

Euskal juristak bertan aurkitzen ahal ditu denetariko sailak, aldizkari juridikoetan ohikoak direnak eta beste.

Hala nola, gai erakargarrien azterketa doktrinaletik hasi, hizkuntz zuzenbideari buruzko azterketa, jurisprudentziaren komentarioa, eguneko gertakari eta berri juridikoen kronika, elkarrizketak, euskara juridikoaren gaineko lanak eta berriak.

Lehen alearen edukia, esandakoaren lekuko, anitza da.